Bilbo inguruan eta Bizkaian dena da burdina, burdinak piztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-bor egin zuen burdinak burdinoletan, labe garaietan, irakiten jarri zen gerretan, Karlistadetan eta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu tren itxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubi baten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ez aurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Burdinaren gainean dantza egin behar dugu orain.
» Zuzendaritza-koreografia: Edu Muruamendiaraz
» Eszena Zuzendaritza: Carlos Roo
» Zuzendaritzaren laguntzailea: Eli Alberdi
» Musika originala: Fernado Velazquez
» Gidoi originala: Unai Elorriaga
» Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
» Dantzariak: Ander Errasti,Naikari Galarraga,Ioritz Galarraga,Ane Anza,Ekain Kazabon,Ione Iriarte,Aritz Iglesias,Nerea Gurrutxaga,Martin Barandiaran,Helis Legorburu
» Jantzien diseinua: Oskar Armendariz
» Eszenografia: Daniel Bianco
» Ekoizpena: Eli Alberdi