BIZ HITZA (2019)
"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.
*Dantza emanaldi hau Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen da.
Argazkiak: David-Herranz.
Fitxa Artistikoa
» Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
» Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
» Gidoia: Xabi Paya
» Musika: Aitor Etxebarria
» Argiztapen diseinua: Carlos Solano
» Dantzariak: Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola,Maier Muruamendiaraz, Uxue Sanchez, Nahikari Sanchez, Danel Serrano y Claudia Talavera
» Jantziak: Oscar Armendáriz
» Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
» Argazkiak: Beñat Lizaso