EL CASERÍO
Jesús Guridik 1926an estreinatu zuen El Caserío Madrilgo Zarzuela Antzokian. Musikaria Gasteizen jaio zen arren, Bilborekiko lotura handia du. Ez da harritzekoa, bilbotar askoren sentimenduan egotea. El Caserío hiri honen sentimenduarekin eta antzoki honen historiarekin lotuta dago. Hori dela eta, Arriagak zarzuela honen muntaia berria ekoiztea erabaki du, Pablo Viar bilbotar aktore eta zuzendari gaztearen eszena zuzendaritzapean, Daniel Bianco-ren eszenografiarekin, eta Jesús Ruiz-en jantziekin. Rossini Abesbatzak, Bilbao Philarmonia orkestrak, Miquel Ortegaren zuzendaritzak eta aktore zerrenda paregabeak, baita Edu Muruamendiaraz-en koreografiak Aukeran Dantza Konpainiarekin obra kutun honen arrakasta bermatzen dute.
Fitxa Artistikoa
» Musika: Jesús Guridi
» Liburua: Federico Romero eta Guillermo Fernández-Shaw.
» Musika zuzendaritza: Miquel Ortega
» Eszena Zuzendaritza: Pablo Viar
» Eszenografia: Daniel Bianco
» Argiztapen diseinua: Juan Gómez Cojo
» Jantzien Diseinua: Jesús Ruiz
» Koreografiak: Edu Muruamediaraz
» Interpreteak: Ainhoa Arteta, José Luis Sola (Jose Miguel), Javier Franco (Tío Santi)
» Orkestra: Bilbao Philarmonia Orquesta
» Rossini Koru zuzendaritza: Gerardo Carbajo