JAI-ALAI (2010)

"Jai-Alai" Aukeran Dantza Konpiania eta Ados Teatro-aren arteko koprodukzio bat da. Kalerako prestatutako dantza ikuskizuna da, ikusle mota guztientzako pentsatua, kalitate plastiko handia eskaintzea du xede, eta horren bidez ikusleengan hainbat emozio piztea: ezinegona, errukia, maitasuna, borrokarako eta ahaleginerako grina, gudaren epika...

Ikuskizuna dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajean oinarritzen da, zenbaitetan musika tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, haren pausoak mantsotuz eta deseraikiz. "Jai-Alai" ikuskizunak pilota-jokoa hartzen du lanerako gai nagusitzat, eta hori dela eta tamaina desberdinetako esferak erabiltzen ditu elementu eszeniko gisa (handienek 2,5 metroko diametroa dute, eta dantzariei barrura sartu eta beren dantza bertan garatzeko aukera ematen diete).

Fitxa Artistikoa

» Koreografiak eta Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
» Gidoi-Eszena Zuzendaritza: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria
» Dantzariak: Compañía de Danza Aukeran