Konpainia

Aukeran DK Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta aberatsa jorratu du hainbat ikuskizun ekoiztu dituztelarik.

Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz

Aukeran-eko kideek proposamen berritzaileak gauzatu dituzte konpainia sortu zenetik; 2001 urtean ”Sutargi” ikuskizunarekin aurkezten dira.

Euskadin, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian bira egiten dute, eta bai publikoak bai kritikak harrera oso ona egiten diete; 2003ko udan Donostiako Kursaalen bigarren kreazioa estreinatzen dute, "Izena duen guztia omen da" , lan honekin dantza konpainia egonkor gisa finkatzen da, eta Manilaraino bidaiatzen dute Cultur Center of the Philippinesen antzezteko beren lana;

2006ko Uztailean Donostiako Antzerki feriaren barnean "Bideak" azken lana aurkezten dute, Azpeitiko antzerki topaketetanikuslearen saria jasotzea lortuz.

2007 urtean, konpainiaren 10.urteurrena ospatzeko aurreko hiru lan garrantzitsuenetan oinarritutako ikuskizuna eramaten dute Euskal Herriko hainbat antzokietara.

"GERNIKA, mihise gaineko dantza" (2009) Donostiako Victoria Eugenia Antzokian (Dferia) estreinatzen da eta 2011 urtean Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin batera Neguko Kontzertuen barne eszenaratzen dute elkarkidetzan, Erkidegoko hiru hiriburutan; Argentina eta Uruguaien egindako biran ere arrakasta itzela jasotzen dute ikuskizun honekin.

"Burnia" 2011 urtean estreinatua, Arriaga Antzokiaren eta Aukeran Dantza Konpainiaren arteko ekoizpena da.

2014an, "Geltokia" ikuskizuna Donostiako Dferian estreinatzen dute Victoria Eugenia Antzokian, kritika eta publikoaren harrera ezinhobea jasoz eta 2015 eta aurten ere ikuskizun honen birarekin jarraitzen du.
2014 eta 2015 urteetan zehar Bilboko Arriaga Antzokiak ekoiztutako "El caserio" zarzuelan aritu dira konpainiako kideak bai Oviedoko Campoamor antzokian , baita Madrilgo Teatros el Canal Antzokian.

2015ean kale ikuzkizuna "Fusioak" aurkezten dute plaza bakoitzerako neurrira sortu eta moldatutako koreografiekin. kalitate plastiko handikoa, herrialdeek berezkoa dutena nabarmenduz eta ororen gainetik, publikoan emozioak eragiteko asmoarekin sortua.

2015eko abenduan Alos Quartet musika taldearen "Garden" lanaren aurzkezpen biran kolaboratzaile gisa hasten dira eta gaur egun ere jarraitzen dute.

2016ko udan konpainiak Whasington-go National Mall gunean "Smithsonian Folklife Festival" jaialdian parte hartzen du.

"MAURIZIA" (2016) sBilboko Campos Antzokian estreinatzen da Loraldiak Festibalean, publikoaren arrakasta lortuz.