FUSIOAK (2015)

Aukeran dantza konpainiak “Fusioak” ikuskizuna aurkezten du, dantzaren bidez euskal eta munduko folklorearen erritmoak, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea kaleratuz.

Ordubeteko ikuskizuna, kalerako eta publiko guztientzat; kalitate plastiko handikoa, herrialde ezbezdinek berezkoa dutena nabarmenduz eta ororen gainetik, publikoan emozioak eragiteko asmoarekin sortua.

Fitxa Artistikoa

» Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
» Dantzariak: Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Garazi Egiguren, Ane Anza, Oier Laborde, Eneko Galdós.